XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kasta-Sistemari buruz.

... jatorrizko hiztegira jotzean, India-ko gizarte-zatiketak, (apezak, gerlariak eta langileak) gainerako herri indoeuroparrek dutenarekin alde handirik ez duela konturatuko gara.

Gizartea lanbideen arabera sailkatzea, (lanbide bakoitzak herentziazko talde itxia sortzen duela gainera), gizataldeek isteko duten joeraren ondorioa da.

Gure Erdi Aroa honelako adibidez betea agertzen da: judu, esklabu eta atzerritarren baztertzea... Gertatzen dena zera da: bilakaera historikoa ez dela India-ko diferentziazio-gradura iritsi. (VILAR, PIERRE).

Horrez gainera, nekazal artisauek osatzen zuten herrisketako ekonomi bizitza.

Merkatalgoaren garapena eskasa izan zen.

Gizarte-antolamenduaren funtsa kasta-sistema delakoa zen.

Zer esan nahi du horrek?.

India-ko gizartea talde itxi ezberdinetan banaturik zegoen; pertsona bakoitza bere gurasoen kastan sartzen zen, eta bizitza osorako geratzen zen jatorrizko kasta horretan.

Kastak bere betekizun sozial propioa zuen: (apezak), ksatriyak (gerlariak eta lurjabeak), Waisyak (nekazari libreak), Sudrak (lanesku esklabua), Pariak (lanbide gaitzesgarrietan aritzen zirenak).

Talde hauek erabat hierarkizatuak zeuden, beren baitan eta elkarren artean.

D) KULTURA ETA ARTEA.

India-n, filosofiak eta erlijioak elkarren gain eta ondoan garatu dira: hinduismoa, budismoa... Oro har, honelatsu laburbildu ohi da hango pentsamolde hain ezberdinen jitea, batez ere Mendebaldekoarekin kontrajartzen denean: etsipena eta egonarria dira gizakiaren askapenera iristeko bidea; etsipen osoa irabazteko (= nirvana) egiten dira otoitz, sakrifizio, penitentzia eta gainerako erlijio-ospakizunak.

Zientziak, eman zituen pauso jakingarri batzuk.

Hango jakintza beste herri bitartekari batzuk medio munduan zehar zabaldu zen: Astronomia (urtearen hamabi hilabetetako zatiketa handik jasoa da; ilargialdien azterketa, etab.), Medikuntza (anatomiaren lehenengo jakintzak), Matematikak (zenbakikuntza hamartarra, zero zenbakia).

Arabiarrak izan ziren berrikuntza guzti hauek Mendebaldera ekarri zituztenak.

ATE DEKORATUA. I. mendeko tenplu baten atea: nabaria da dekorazioaren garrantzia.